Menu

Zabalik dago euskara ikasteko matrikulazio kanpaina

Legorreta-kartela

2021-2022ko ikasturtean ere, Legorretako Udalak baliabideak jarriko ditu herritarrok erraztasunak izan ditzazuen euskara ikasteko, UEMArekin elkarlanean.

Kontuan hartuta gurea bezalako udalerri euskaldunetan zer garrantzi duen euskaraz jakiteak, udalak aurten ere ahalegin berezia egin nahi du herritarrok euskara ikastera edo hobetzera animatu zaitezten. Izan ere, euskara ikastea onura handia izango da bai norberarentzat bai herri osoarentzat.

Maila guztietako ikastaroak daude eskura. Gutxieneko jende kopurua biltzen bada, herrian bertan emango dira ikastaroak, eta, bestela, inguruko euskaltegietan.

Udalak dirulaguntzak ematen ditu euskara ikasteko, eta beste erakunde batzuek ere bai. Horien bidez, doakoa izan daiteke euskara ikasteko prozesua.

Matrikula epea: irailaren 22a.

Izena emateko edo informazio gehiagorako, kultur etxera jo daiteke: 943-08 50 50 /

Euskararen normalizazioa guztion zeregina da, eta elkarrekin egingo dugu bidea. Animatu, eta ikasi euskara!

Legorreta kartela

 

Legorreta 2030 plan estrategikoaren prozesua aurke...
Udal ikastaroen iraileko eskaintza

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu