logo

Ekainaren 28ko osoko bilkuran, Legorretako Udaleko alkateak eta zortzi zinegotziek aho batez onartu zuten Euskaraldiaren aldeko erakunde-adierazpena.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta TopaguneakĀ jarri dute Euskaraldia abian, beste hainbat eta hainbat eragilerekin elkarlanean. Gure udalerria ere buru-belarri sartu da.

Ekimen horretan, 11 egunetan hizkuntza-praktika berri bat gauzatzera gonbidatuko ditugu herritarrak. Ariketa horren subjektuak 16 urtetik gorako helduak izango gara, eta 11 egunezĀ  hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa kolektibo bat egitea da proposamena, indarra ulermenean jarrita. Bi subjektu-mota bereizi dira: ahobizi eta belarriprest.

Ahobiziek, 11 egun horietan, euskarari eutsiko diote solaskideak euskaraz ulertzen duen guztietan, eta, belarriprestek, berriz, solaskideak beraiekin euskaraz aritzera gonbidatuko dituzte, nahiz eta belarriprestak berak euskaraz edo gaztelaniaz erantzun.

Egitasmoaren helburua hau da, besteak beste: ariketa praktiko horren bidez ikusaraztea eta biziaraztea hizkuntza-ohiturak alda ditzakegula, eta, ahal dela, 11 egun horiek igaro eta gero, hizkuntza-praktika berri horiei eustea.

Honela dio adierazpenak, hitzez hitz:

Legorretako Udalak honako hau adierazi nahi du: