Menu

Euskaraldia hasiko da bihar

LUA22-Euskaraldia-2

Bihar, ostirala, hilak 23, Euskaraldia hasiko da Euskal Herri osoan, bai eta Legorretan ere. Elegunea euskara elkarteak eta Legorretako Udalak egitarau bat prestatu dute egitasmoak iraungo duen 11 egunetarako.

Gogoratu, halere, egunero etxean, lantokian, eskolan... toki guztietan egitea eta entzutea dela erronka.

Hona hemen egitaraua:

Azaroak 23, ostirala:

18:00etan, plazan: Euskaraldiaren inguruko tailerrak: banderolak, pankartak, maskarak...
19:00etan, Odeiren bertsoak.

Azaroak 28, asteazkena:

18:00etan, kultur etxean: Amaia Elizagoien ipuin kontalariaren Txanpon baten truke kontaketa musikatua.

Azaroak 30, ostirala:

19:00etan, Herri Antzokian: Blues bat bizitzari Patxi Ezkiagaren antologia poetikoaren aurkezpena eta poesia errezitaldi musikatua.

Abenduak 3, astelehena, Euskararen Eguna:

18:30etan, plazan: Euskaraldiaren amaiera: argazki erraldoia, amaierako mezua.
19:00etan, udaletxe azpian: mokadutxoa eta esperientziak konpartitzeko unea.

80 urtetik gorako herritarrei bazkaria eman die Al...
Pello Zabalaren hitzaldia bihar

Sartu