Gaur, herriko festei hasiera emango diegun honetan, Legorretako Udalak bat egingo du LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.
Pausoak ematen jarraituko du udalak, Legorreta nork bere sexualitatea aske bizi ahal izateko herri bizigarri bilakatzeko. Era berean, 2023ko jaiak gozamen eta ospakizun gune segurua izan daitezen, Legorretako Udalak bere konpromisoa eta ardura berresten du pertsona guztiek, emakumezkoek zein gizonezkoek, baita LGTBI+ herritarrek ere, baldintza berberetan festak aske eta indarkeriarik gabe gozatzeko eskubidea bermatzeko.
LGTBIfobiaren aurkako egun honen harira, ZINEGOAK LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko hainbat lan proiektatuko dira Legorretan. Zinema eta arte eszenikoen bidez sexu-aniztasunaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzen du jaialdi honek.
Jaiak bat datozenez LGTBIfobiaren aurkako egunarekin, ekainaren 4an iritsiko da ZINEGOAK Legorretara.
Gainera, Legorretako Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du asteburuan Villabonan gertatutako erasoaren aurka, eta herritarrei dei egiten die Zizurkilgo eta Villabonako udalek antolatutako elkarretaratzean parte har dezaten.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/