Menu

Gautena elkarteak autismoari buruzko hitzaldi bat eskainiko du ostiral honetan

Hitzaldia

Pikuk Kirol Klubak larunbaterako antolatutako VI. Lasterketa Solidarioaren baitan, Gautena elkarteak autismoari buruzko hitzaldi bat eskainiko du ostiral honetan, irailak 15, Legorretako udal aretoan 18:00etatik aurrera. Hitzaldiak autismoaren errealitatea gerturatzea izango du helburu, eta gertutik bizi duten bi amek eskainiko dute.

Gogora dezagun larunbateko lasterketan jasotako diru guztia Gautena elkartearentzat izango dela, autismoaren espektroko nahastea duten pertsonen senideen elkartearentzat hain zuzen ere.

Behin hitzaldia amaituta, N-Lezz DJ taldeak girotuko du herria.

Gautena hitzaldia

“Kaixo Goierri!” kanpaina aurkeztu du BIDARIk, tok...
Zabalik dago pilates ikastarorako izen ematea

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu