Igandean, abenduaren 18an, 'La visita' filma ikusteko aukera izango dute herriko gaztetxoek (zehazki, 13 urtetik gorakoei zuzendutako dilma da). Filma, beti bezala, 17:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da.
Beldurrezko filma honen sinopsia honakoa da: Ama batek astebetez uzten ditu bere bi seme-alabak aitona-amonen etxalde urrunean, Pennsylvanian. Haurrak konturatuko dira bikote zaharra oso gauza kezkagarrian inplikatuta dagoela. M. Night Shyamalanek ('El sexto sentido').zuzenduriko filma da honakoa.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/