Menu

N-1 errepide zaharra erabat itxi dute Itsasondo eta Legorreta artean, urgentziazko lan batzuk egiteko

IMG_8019

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bidez jakinarazi du bidea itxita egongo dela. Hona hemen oharra, hitzez hitz:

Errepide zorua sostengatzeko emergentziazko lanak egin behar dira, eta mozketak pare bat aste iraun dezake

Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-2131 errepidea erabat moztuko du, gaur, Itsasondo eta Legorreta artean, 2,800 puntu kilometrikoan. Oria ibaiak kalte egin dio errepidearen estrukturari, eta zorua sostengatzeko emergentziazko lanak egin behar dira puntu horretan. Urgentziazko lanak izatean iraupenak gorabehera batzuk izan baditzake ere, obra horrek bi asteko iraupena izango duela aurreikusten da.

Sarrera-irteerak N-Ieko Legorretako edo Ordiziako lotuneetatik egingo dira.

Legorretako udal gobernuaren oharra EAJk Echezarre...
Elkartasun Azoka izango da larunbatean

Sartu