Menu

Gipuzkoako bizikleta eskolen jardunaldia izango da Legorretan, igandean

bizikleta_parkea_argazkia

Igande honetan, hilaren 24an, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak antolatuta, lurraldeko bizikleta eskolen hastapen ikastaroa izango da Legorretan. Lurralde osoko 160 ume inguru etorriko dira, eta herriko ikastaroko ikasleek ere parte hartuko dute. Bi talde egingo dituzte, 10:00etatik 11:30etara bata eta 11:30etatik 13:00era bestea.

Hasteko, bi ginkana egingo dira, bat infantilentzat eta bestea alebin eta benjaminentzat. Ondoren, herriko bizikleta parkean zirkuito bat egingo dute, eta, bukatzeko, irteera txiki bat egingo dute Itsasondora, bidegorritik.

 

 

Hitzaldi inspiratzailea azaroaren 3an, plan estrat...
Batukada taldean parte hartzeko deialdia

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu