Menu

Gipuzkoako Jubilatuen XXVIII. Ibilaldi Neurtua izango da urriaren 20an Legorretan eta Itsasondon

acf0df98-461b-48ef-9861-f569789ea58d

Gaur goizean izan da Gipuzkoako XXVIII. Ibilaldi Neurtuaren aurkezpena, Legorretako udaletxean. Bertan elkartu dira Agijupens Gipuzkoako jubilatuen elkarteko lehendakari Joxe Agustin Arrieta, Legorretako jubilatuen elkarteko lehendakari Joxe Manuel Etxeberria, Itsasondoko jubilatuen elkarteko lehendakari Maite Etxeberria, Legorretako alkate Zelai Amenabarro eta Itsasondoko alkate Axier Garro. 

Urriaren 20an izango da Gipuzkoako jubilatuen ibilaldi neurtua, Legorretan, 10:30etan hasita. Ibilaldiak, ordea, bi herri hartuko ditu, Legorreta eta Itsasondo, eta bi herrietako jubilatuen elkarteak eta udalak ibili dira antolaketa lanean, elkarrekin. Egunean bertan ere boluntario ugari ibiliko da lanean.

Hona hemen egitaraua:

10:30: Ongietorria.
11:00: Irteera, Legorretako plazatik.
12:00: Hamaiketakoa Itsasondoko plazan.
13:30: Kontzentrazioa, Legorretako plazan.
14:15: Kalejira Kuxkuxtu txarangarekin.
14:30: Bazkaria, Harripila kiroldegian.
19:00: Amaiera.

Neguko baratzea prestatzen ikasteko tailer irekia ...
Ariketa fisikoaren onurak azaltzeko hitzaldia

Sartu