Larunbat honetan, hilaren 6an jokatuko da Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapelketa Legorretan. Kadete eta junior mailetako neska-mutilak lehiatuko dira, 09:30etan hasita.
Junior mailakoen txapelketa hasiko da aurrena, 09:45ean, eta bi minututik behin aterako dira taldeak. Legorretatik Amezketara joango dira; handik bueltan, Legorretatik pasatu eta Ordiziara, eta handik bueltan helmugaratuko dira herriko plazan.
Kadete mailakoen txapelketa hasiko da gero, 11:15ean; kategoria horretan ere bi minututik behin aterako dira taldeak, eta ibilbide bera egingo dute. Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren webgunean dago informazio gehiago.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/