Menu

Gizon pikua prest dago arratsaldean balkoira ateratzeko

IMG_9182

Arratsaldeko zazpietan botako du suziria Sabino Fernandezek, eta orduantxe hasiko dira aurtengo Azintzio festak. Mila esker antolatzaile guztioi, zuei esker egingo baitira aurten ere azintzioak.

Legorretako Udalaren partez, ondo-ondo pasa festak!!!

ASTEAZKENA, MAIATZAK 9

GUNE MOREA

                Herri jaiak ere berdintasunean bizitzeak duen garrantziaz kontzientzia hartzeko gunea. Festetan soinean ibiltzeko txapak egin ahal izango dira, eta informazioa banatuko da.

PILOTA FINALA

                17:00: Gazte-Pikuk antolatutako pilota txapelketetako finalak, udal pilotalekuan.

JAIEI HASIERA EMATEKO, SUZIRIAREN JAURTIKETA

                19:00: Sabino Fernandez Suarez herritarrak botako du suziria, eta, ondoren, Gizon Pikua udaletxeko balkoian jarriko da, eta bertan egongo da jaiak amaitu bitarte. Jarraian, puxikak, goxokiak, litxarkeriak eta abar banatuko dira.

ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK

                19:15: Erraldoiak, buruhandiak eta kalejira.

EUSKARALDIA

                19:30: Euskaraldia kanpainako ahobizi eta belarriprest irudien grafitiak margotzea eta argazkia ateratzea, frontoi atzean; hamaika egun euskaraz!

BERTSO ERRONKA

                19:30: Bertso erronka Arantxa taberna aurretik abiatuta.

Bertsolariak: Maialen Akizu (Urretxu), Unai Mendizabal (Zizurkil), Manu Goiogana (Irun), Beñat Iguaran (Amasa), Eli Pagola (Ereñotzu) eta German Urteaga (Beasain).

Aurkezlea: Felix Artola (Amezketa).

LAGUNARTEKO AFARIA

                21:30: Lagunarteko afaria Bilkoin KKEn.

KALEJIRA

                Ondoren eta goizaldera arte, JOSELONTXOS txarangak Legorretako kaleak alaituko ditu.

 

PREGOILARIA: Sabino FERNANDEZ SUAREZ

Sabino FERNANDEZ SUAREZ, 1959ko azaroaren 30ean jaioa, Pola de Lenan (Asturias).

Sabinok, beste zenbait gauzaren artean, oso maiteak ditu Legorreta, kirola, kantua eta sukaldaritza. Gazte-gaztetatik hasi zen boluntario lanetan; hasiera batean, herriko eskolako gaztetxoekin futbol entrenatzaile aritu zen. Bilkoin Areto Futbol Taldeko sortzaile eta entrenatzaile izan zen. Bilkoin elkarteak antolatutako kirol jarduera guztietan parte hartu du, bai jokalari gisa, bai laguntzaile modura edo antolatze lanetan (futbola, pilota, txirrindularitza, abesbatza, sukaldaritza…).

Sukaldari gisa Tolosako Babarrun astean irabazle izan zen 2002an. Legorretan ez da eragilerik Sabinok prestatutako bazkari goxoa eskaini ez duenik. Legorretan udalak edo herriko beste edozein taldek bazkari handi bat prestatu behar izan badu, Sabinok beti eskaini bere laguntza musu-truk.

Legorretan hain oparoa den besteenganako debaldeko laguntzaren lekuko fina izan da beti Sabino, eta aurten bera izendatu dugu irabazi xederik gabe herrian hainbeste lan egiten duten elkarte, erakunde, eragile eta pertsonen eredu gisa guztiei eskerrik beroenak emateko.

 

OSTEGUNA, MAIATZAK 10 (AZINTZIO EGUNA)

MEZA NAGUSIA

                11:00: Meza nagusia.

ERRALDOIAK, BURUHANDIAK ETA TRIKITIA

                13:30: Erraldoiak eta buruhandiak Solano musika eskolako ikasleek lagunduta.

18:00: AZINTZIO EGUNEKO EUSKAL ERROMERIA

AGINTARIEN SOKA DANTZA

EUSKAL DANTZAK

                Herriko Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldia.

ERROMERIA

                Jarraian, trikitia, sagardo dastaketa eta txorizo jatea sagardo erara, plazan.

DANTZA ERAKUSTALDIA

                23:00: Tio Teronen Semeak dantza talde abangoardistaren Freshcool umorezko dantza ikuskizuna plazan.

ASTO LASTERKETAK

                00:00-01:30: Gazte eta helduentzako asto lasterketak plazan.

 

OSTIRALA, MAIATZAK 11

HAUR JOLASAK

                11:30-14:00: Puzgarriak, plazan.

POTE, IGEL ETA TOKA TXAPELKETA

                12:30: Pote, Igel eta Toka Txapelketa herriko jubilatuen artean.

HERRI BAZKARIA

                14:30: Herri bazkaria Bilkoin KKEn, Iraunkorrak taldeak alaitua.

PLAY BACK

                18:00: Haurrentzako playback saioa.

PLAY BACK

                23:30: Helduentzako playback saioa.

DJ BULL

                01:00: DJ Bull disko jartzailearen emanaldia.

LARUNBATA, MAIATZAK 12

MOZORRO EGUNA

                13:00-24:00: Mozorro Eguna. Gaia: 80ko hamarkada.

TXAKOLIN DASTAKETA

                13:00: Txakolin dastaketa Iraunkorrak txarangak alaitua, plazan.

PAELLA TXAPELKETA

                13:00: Herriko XXXVI. Paella Txapelketa. 14:00etan amaituko da aurkezteko epea.

HERRI BAZKARIA

                14:30: Lagunarteko herri bazkaria.  Selektorras taldeak 80ko hamarkadako musikarekin girotua.

JOLASAK

                18:00-20:00: gazte eta helduentzako wipeout puzgarria, plazan.

KALEJIRA

                00:00etatik 02:00etara, kalejira Burrunba elektrotxarangaren eskutik.

IGANDEA,  MAIATZAK 13

KALEJIRA

                12:00-14:30: Kalejira Solano musika eskolako ikasleekin.

HAURRENTZAKO ANTZERKIA

                13:00: Hiru ipuin haur antzerkia Tomaxen Abenturak taldearen eskutik, plazan.

HERRI KIROLAK

                18:30etan, herri kirolak Harripila kiroldegian.

- Gipuzkoako lasto botatze txapelketa:

* Lasto botatzaileak: Jose Martin Bustinza Olabarri, Patxi Ituarte Salegi, Ekaitz Salcedo Muñiz eta Jabi Urresti Quintero.

Egin beharreko lana: 12-13 kiloko fardoa, sarde baten laguntzarekin, barra horizontal baten gainetik pasa behar da. Altuera handiena lortzen duenak irabaziko du proba.

- Gipuzkoako 2. Mailako Aizkora Txapelketarako Kanporaketa:

* Aizkolariak: Jokin Alkizalete Urkola, Yulen Aranberri Ocaña, Aratz Mugerza Mendizabal, Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga eta Xabier Zaldua Alberdi.

Egin beharreko lana: 2 enbor 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako.

GIZON PIKUAREN EHORZKETA

                20:30: Gizon Pikuaren ehorzketa.

 

Elegunea taldeak deituta, Euskaraldia babesteko ar...
Karate erakustaldia, zumba festa eta abesbatzaren ...

Sartu