Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

"Goierrin indarkeria matxistarik ez!" sormen lehiaketa abian da

IMG-20201110-WA0000

Emakumearen kontrako indarkeriaren eguna da azaroaren 25a; egun horren inguan, Goierriko sei herritako berdintasun teknikarik, beraien udalen babesarekin, berdintasuna sustatzeko sormen lehiaketa bat antolatu dute. Izen ematea azaroan zehar egongo da zabalik eta landu beharreko gaia honakoa da: "COVID-19aren pandemia eta emakumeen aurkako indarkeria".

Lana, ikusentzunezko formatuan aurkeztu behar da eta bertan edozein sorkuntza mota agertu ahal izango da: eskultura, marrazketa, bertsoa, argazkia... Gutxienez, 3 segunduko eta gehienez 5 minutuko iraupena izan behar du. Lehiaketa honetan parte hartu dezakete Goierrin erroldatuta (eta hori NANean isladatuta) dauden herritarrek. Adin txikikoa izanez gero, adin nagusiko arduradun bat izan beharko du.

Sariak Goierriko saltokietan erosteko bonoak izango dira; hurrenez hurren: 200€ko, 150€ko eta 100€ko bonoak banatuko dira. Horretaz gain, udal sustatzatzaileetako lehenengo sustatzaileetako lehenengo sailkatuei 50€ko bonoak emango zaizkie.

Lehiaketan parte hartzeko azken eguna, abenduaren 4a izango da. Informazio gehiago: http://labur.eus/goierrinindarkeripe orrian aurkitu dezakezue.

"Richard Jewell" filma, igandean
"Esnatu naiz" kabareta, larunbatean

Sartu