Gurasoek alaba-semeengana nola iritsi ikasteko saioak izango dira Guraso Eskolan. Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatu dute, norberaren emozio eta beharrak kudeatuz alaba-semeenak ere kudeatu ahal izateko.
Oihana Andueza psikologoak bideratuko ditu eskolak, Iñaki Zulaikarekin batera. Urtarrilaren 31n hasita hiru astez behin, ostegunetan izango dira saioak, 17:30etatik 19:30etara.
Pertsonako 20 euroko kostua izango dute eskolek, eta 30 eurokoa haur baten bigarren zaintzaile edo arduradunen bat ere apuntatuko balitz. Interesa duenak urtarrilaren 21a baino lehen eman beharko du izena, Legorretako Gizarte Zerbitzuetan. Izen ematea aurrez aurre, telefonoz (943-085290) edo posta elektronikoz (gizarte @ legorreta.eus) egin daiteke; bertan izen-abizenak eta haurren adina jarri behar da, eta aukera dago gai konkreturen baten interesa ere agertzeko.
Ordainketa ondorengo kontu korronte zenbakian egingo da, urtarrilaren 31 baino lehen:
2 0 9 5 5 0 5 1 7 3 1 0 6 0 0 2 4 7 0 9
Gutxienez zortzi pertsona behar dira zerbitzua martxan jartzeko.
Zalantzaren bat izanez gero, lasai jo Gizarte Zerbitzuetara.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/