Menu

Guraso eskola, urritik maiatzera

Guraso-eskola-logoa

Legorretako Udalak hirugarren ikasturtez jarriko du martxan guraso eskola. Harremanak elkarteko psikologo Miren Aiertzak bideratuko du, eta hilean behin izango dira saioak, astelehen batean: 17:00-18:30 edo 18:30-20:00 ordutegian (izen-emateen arabera talde bakarrean edo bitan banatuta), udaletxean.

Hauek izango dira saioetako edukiak:

  • Haurren garapen ebolutiboa.
  • Sozializazioa: haurren arteko harremanak, gatazken kudeaketa, frustrazioa.
  • Sexualitatea, gorputz irudia, norbere buruarekiko eta besteekiko harremana.
  • Mugak eta arauak, gurasoen rola.
  • Kirola, denbora librea, jolasaren garrantzia.
  • Familia estruktura eta familia oreka.
  • Komunikazioa, asertibotasuna.

Interesa duenak urriaren 8rako eman behar du izena, gizarte zerbitzuetan. Aurrez aurre, telefonoz (943-08 52 90 / 688-82 90 13) edo emailez (). Bertan izen-abizenak, haurren adina, telefono eta email kontaktua eta, nahi baduzue, interes bereziko gairen bat ere aipatu.

Gutxienez zortzi pertsona behar dira zerbitzua martxan jartzeko, eta, izen-ematea handiagoa bada, bi talde egitea baloratuko da. Izen-emate dataren arabera gordeko dira plazak. Zalantzaren bat baduzue, deitu edo idatzi lasai.

Egutegia: urriak 18, azaroak 15, abenduak 13, urtarrilak 17, otsailak 21, martxoak 28, apirilak 25, maiatzak 26.

Herriko farmazia, larunbatean itxita
Igandean bertan behera geratu zen ‘Maixabel’ pelik...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu