Beste ikasturte batez, Legorretako Guraso Eskola urrian izango da bueltan. Zehazki, hilaren 16an ekingo dio, astelehena, eta hurrengo hilabeteetan ere hil bakoitzeko astelehenetan osatuko dira saioak: urriak 16, azaroak 13, abenduak 11, urtarrilak 8, otsailak 5, martxoak 4, apirilak 15 eta maiatzak 13.
Guztira zortzi saio izango dira, eta saioen ardura Harremanak elkarteko Miren Aiertza psikologoak eramango du. Landuko diren edukiak honako hauek izango dira:
- Haurren garapen ebolutiboa
- Sozializazioa: haurren arteko harremanak, gatazken kudeaketa, frustrazioa
- Sexualitatea, gorputz irudia, norbere buruarekin eta besteekin harremana
- Limiteak eta arauak, gurasoen rola
- Kirola, denbora librea, jolasaren garrantzia
- Familia estruktura eta familia oreka
- Komunikazioa, asertibitatea
Saioen ordutegiei dagokionez, izen ematearen araberakoa izango da. Izan ere, bi aukera eskainiko dira: 17:00-18:30 edo 18:30-20:00. Gutxienez zortzi pertsonak eman beharko dute izena, eta izen ematea handiagoa bada, bi talde egitea baloratuko da. Izen emate dataren arabera gordeko dira plazak. Urriaren 6ra arte egongo da apuntatzeko aukera, eta horretarako hiru bide eskaintzen dira: Legorretako Gizarte Zerbitzuak aurrez aurre, 943 085 290 edo 688 829 013 telefonoetara deituz, edo helbidera mezu bat bidaliz.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/