Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Guraso Eskolan izena emateko aukera, urriaren 3a bitarte

Guraso-eskola

Legorretako Udaleko Gizarte Zerbitzuen eskutik, bigarren ikasturtez GURASO ESKOLA  martxan jarriko da. Saioak hileko azken astelehenetan izango dira 18.00-19:30etara Udaleko Areto Nagusian. Olatz Berastegik (HARREMANAK elkarteko kidea (https://www.harremanak.eus/) bideratuko ditu saioak.

Guraso Eskolan, haurren garapen ebolutiboa, sozializazioa, sexualitatea, limiteak eta arauak landuko dituzte, besteak beste.

Interesa duten herritarrek  Legorretako Gizarte Zerbitzuetan eman dezakete izena, urriaren 3a baino lehen. Izen ematea aurrez aurre, telefonoz (943085290) edo emailez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) egin daiteke; bertan izen abizenak, haurren adina, telefono eta email kontaktua eta nahi izanez gero, interes bereziko gaien bat ere aipatu daiteke.

Guraso Eskolaren kostua 20 eurokoa izango da pertsonako eta 30 eurokoa, haur baten bigarren zaintzaile edo arduraduna ere apuntatuko balitz. Ordainketa ondorengo kontu korronte zenbakian egingo da taldea sortzen bada urriaren 31 baino lehen:  2 0 9 5    5 0 5 1    7 3 1 0 6 0 0 2 4 7 0 9.

Lehenengo saioa urriaren 26an izango da. Gutxienez 8 pertsona behar dira zerbitzua martxan jartzeko eta izen ematea handiagoa bada, haurraren adinaren araberako bi talde egitea baloratuko da. Izen emate dataren arabera gordeko dira plazak. 

Udal adierazpena eraso sexista baten aurka
Pilates ikastaroan izena emateko azken egunak

Sartu