Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Guraso Eskolan izena emateko aukera ostirala bitarte luzatu da

guraso-eskola

Bigarren ikasturtez, Legorretako Udalak GURASO ESKOLA  martxan jartzeko asmoa du. Guraso Eskola  Olatz Berastegik bideratuko du HARREMANAK elkarteko kidea (https://www.harremanak.eus/) denak. Saioak hileko azken astelehenetan izango dira 18.00-19:30etara Udaleko Areto Nagusian. Izena emateko epea urriaren 9a (ostirala) luzatu da. 

Interesa baduzue izena eman  Legorretako Gizarte Zerbitzuetan Urriaren 9a baino lehen. Izen ematea aurrez aurre, telefonoz (943085290) edo emailez (gizarte @ legorreta.eus) egin dezakezue; bertan izen abizenak, haurren adina, telefono eta email kontaktua eta nahi baduzue, interes bereziko gaien bat ere aipatu.

Guraso Eskolaren kostua 20 eurokoa izango da pertsonako eta 30 eurokoa, haur baten bigarren zaintzaile edo arduraduna ere apuntatuko balitz. Ordainketa ondorengo kontu korronte zenbakian egingo da taldea sortzen bada urriaren 31 baino lehen:  2 0 9 5    5 0 5 1    7 3 1 0 6 0 0 2 4 7 0 9.

Gutxienez, 8 pertsona behar dira zerbitzua martxan jartzeko. Animatu eta parte hartu!

"Arteria"-ren aurkezpena, bihar Herri Antzokian
Eneritz Artetxeren kontaketa, irailaren 30ean

Sartu