Udaleko gizarte zerbitzuek deialdia egin dute Guraso Eskolan izena emateko. Ugaro herri eskolako eta haur eskolako gurasoentzat izango dira saioak, urritik maiatzera bitarte, hilean behin, astelehenetan, 18:00etatik 19:30etara. Olatz Berastegik gidatuko ditu saioak, Harremanak elkarteko kideak.
Honako gai hauek landuko dira:
Interesa dutenek irailaren 30a baino lehen eman behar dute izena, udaleko gizarte zerbitzuetan: aurrez aurre, telefonoz (943-08 52 90) edo posta elektronikoz (gizarte @ legorreta.eus). Bertan izen-abizenak, haurren adina eta, nahi izanez gero, interes bereziko gaien bat ere aipa daiteke.
Guraso eskolaren kostua 20 eurokoa izango da pertsonako, eta 30 eurokoa haur baten bigarren zaintzaile edo arduradunen bat ere apuntatuko balitz. Ordainketa ondorengo kontu korronte zenbakian egingo da, taldea sortzen bada, urriaren 31 baino lehen:
2 0 9 5 5 0 5 1 7 3 1 0 6 0 0 2 4 7 0 9
Gutxienez, zortzi pertsona behar dira zerbitzua martxan jartzeko.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/