LEGORRETA-OTSAILEKO-HITZALDIA-ONARTUA_page-00021-moztuta

Datorren ostegunean, hilaren 25ean, herriko gurasoentzako hitzaldia emango du Olatz Berastegi Harremanak taldeko psikologoak. Pandemia garai honetan gurasoek izan dituzten eta izaten ari diren zailtasunak eta erronkak landuko dira, Zaindu gaitezen, gure etxeko haurrak zaintzeko izenburupean.

Udaletxean izango da, 18:00etan, eta bertaratu ahal izateko izena eman behar da aurrez, udaleko gizarte zerbitzuetan: gizarte @ legorreta.eus helbidean edo 688-829 013 telefonoan.

LEGORRETA OTSAILEKO HITZALDIA ONARTUA page 0002