Gaurtik uztailaren 27ra, udaleku irekiak izango dira Legorretan, goizez; 10:00etatik 13:00era, hain zuzen.
121 umek parte hartuko dute, eta hamahiru begirale izango dituzte hezitzaile gisara. Ekintza ugari egingo dituzte herrian zein herritik kanpo, euskaraz, ikuspegi berdinzale batean oinarrituta, elkarrenganako errespetuz.