Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Haur eta nerabeak dituzten gurasoentzako aholkularitza zerbitzua jarri du udalak

hands-2847508_1920

Haur eta nerabeekin etxean konfinatuta egoteak zailtasunak ekar ditzakeelakoan, gurasoei aholkularitza emateko eta tratu onak bultzatzeko zerbitzua martxan jarri du Legorretako Udalak, gaur egungo salbuespen egoera honetan laguntza eskaintzeko asmoz.

Horretarako, Olatz Berasategi psikologoaren telefonoa eskura egongo da aholkuak eskatu, zalantzak argitu, tentsio momentuei aurre egiteko estrategiak lortu eta bestelako beharrak dituzten gurasoentzat.

609-60 67 77 telefono zenbakia erabil dezakete gurasoek psikologoarekin hitz egiteko edo Whatsapp bidez galdetzeko.

Horrez gain, Legorretako Udalarekin lankidetza duen Harremanak elkarteak, Facebook bidez, egun hauetarako laguntza materiala eta artikuluak argitaratuko ditu, eta guraso guztiei harpidetzeko gonbita egiten die udalak.

https://www.facebook.com/HarremanakElkartea

Sasietaren oharra
Indarkeria matxista salatu eta eskatu laguntza kon...

Sartu