Menu

'Haurtzaroaren kultura eta parte hartzea' formazioa asteartean, Oinherrirekin

OINHERRI-FORMAZIO-KARTELA1

Legorreta Herri Hezitzailea prozesuaren barnean, formazio bat izango da datorren asteartean, Haurtzaroaren kultura eta parte hartzea izenekoa, Oinherri elkartearekin.

Otsailean abiatu zuen udalak, zenbait eragile eta herritarrekin batera, Herri Hezitzailearen prozesua, Arremanitz kooperatibak gidatuta. Bertan, haur eta nerabeen egoera aztertzen ari da talde eragile bat, eta partaidetza saio batzuk ere izan dira haur eta nerabeekin berekin.

Orain, haurtzaroaren kulturan eta parte hartzean sakontzeko, formazioa eskainiko du Oinherri elkarteak: asteartean izango da, hilak 17, 18:00etan, udaletxean. Formazioa herritar guztientzat irekia izango da.

Parte hartu nahi izanez gero, idatzi mezu bat helbide honetara: (eta txikitako argazki bat eraman saiora).

Animatu!

OINHERRI FORMAZIO KARTELA1

'Seis días corrientes' komedia, arratsaldean
Mugikortasun plana osatzeko partaidetza saioa izan...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu