Kutxa Ekogunearekin elkarlanean, Gipuzkoako Baratze Parkeen Sarean sartu da Legorretako herri baratzeen proiektua, eta, horrekin batera, hainbat egokitzapen egin ditu udalak inguruan. Orain, hainbat partzela bakante daudenez, eskariak aurkezteko epealdi berria irekiko da:
Eskariak aurkezteko epea:
Martxoaren 29ra bitarte, 08:00etatik 13:30etara bitarteko ordutegian.
Baldintzak:
- Udalerriko bizilaguna izatea.
- Adinez nagusia izatea (jarduteko gaitasun osoa izatea).
- Etxebizitzako titular bat onartuko da.
Apirilaren 1ean egingo da zozketa, 11:00etan, udaletxeko areto nagusian.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/