Menu

Herri baratzeetako partzelak zozketatzeko deialdia ireki da

Baratzeak

Legorretako herri baratzeetan partzela batzuk hutsik daude, eta horiek betetzeko deialdia ireki du udalak. Horretaz gain, itxaron-zerrenda bat osatu nahi da.

Eskariak aurkezteko epea dagoeneko irekita dago, eta urtarrilaren 5era arte aurkeztu ahal izango dira udal bulegoetan, 8:00etatik 13:00etara. Eskaera egiterakoan, zenbait baldintza bete beharko dira: Legorretan erroldatuta izatea eta adinez nagusia izatea. Etxebizitza bakoitzeko titular bat baino ez da onartuko.

Partzelak esleitzeko zozketa datorren urtarrilaren 8an egingo da udaletxeko areto nagusian, 10:00etan.

Esleipenaren baldintzak 2011ko maiatzaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako funtzionamendu erregelamenduar xedatutakoa da; hemen irakurgai.

Herri baratzeak 2023

Salgai daude abenduaren 27ko bertso-klown saiorako...
Salgai daude larunbat honetako 'Sagastitarrak' ant...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu