Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Herri krosaren eta ardo dastaketaren irabazleak

Herri krosaren eta ardo dastaketaren irabazleak

Herri krosa

Larunbatean jokatu zen 38. herri krosa Legorretan. Hauxe da irabazleen zerrenda:

Umeen artean:

2000-2001: Ane Rostro eta Aitor Zunzunegi.
2002-2003: Nagore Garmendia eta Asier Galan.
2004-2005: Irati Goikoetxea eta Martin Iraola.

Helduen artean:

Lehenengo: Unai Arroyo eta Amaia Azurmendi.
Bigarren: Aitor Regillaga eta Edurne Arakistain.
Hirugarren: Miguel Encina eta Esther Estefania.

Legorretan erroldatuak:

Ander Blazquez eta Edurne Arakistain.

Hiru elkarteetako lehen bazkideak:

Bilkoin: Manu Ezeizabarrena.
Aldapaundi: Haritz Gorostidi.
Jo Ta Kea: Xabier Iraola.

b2ap3_thumbnail_krosa.jpg

 

Ardo dastaketa

27. ardo dastaketa izan zen larunbatean, eta guztira 91 lagunek parte hartu zuten.

Lehen proba betikoa izan zen, ardo bera lau kopatan: ardoa bere horretan, azidoduna, azukreduna eta ozpinduna. 25 lagunek gainditu zuten proba hori, inoiz baino gehiagok. Bigarren proban batez beste hamabost hilabete upelean pasatako hiru eremutako egile ardoak bereizi behar izan zituzten: Gaztela eta Leongoa, Nafarroakoa eta Errioxakoa. 25etik zortzik asmatu zuten. Eta hirugarren proban Adunaren ardo zuri baten alkohol gradua asmatu behar izan zuten. Lehenengo bien artean berdinketa izan zen, eta beste proba bat egin zuten, berdinketa hori hausteko: ardoaren ozpin gradua asmatu behar izan zuten. Hala, hauxe izan zen sailkapena:

Irabazlea: Haritz Etxeberria; bigarren: Xabin Fernandez; hirugarren: Ane Mugerza; laugarren: Urko Urtaza. Etxeberria irabazleak lehen aldia zuen.

b2ap3_thumbnail_ardo-dastaketa-irabazlea.jpg

Zabalik da udaleku irekietan izena emateko epea
Plazan mahaiak jartzeko aukera izango da Corpus eg...

Sartu