Menu

'Herri txiki, infernu handi' telebista saioa Legorretan

'Herri txiki, infernu handi' telebista saioa Legorretan

Urriaren 5ean ibili ziren herritar batzuk elkarrizketatzen Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga, eta orain, elkarrizketa horiek jendaurrean aurkeztuko dituzte. Horien bakarrizketak egingo dituzte, eta Sebastian Lizaso izango dute saioa bertsoz janzteko lanetan.

Ostegunean izango da saioa, hilaren 15ean, iluntzeko zortzietan, Harripila kiroldegian. Herritar guztiak gonbidatzeko eskatu digute. Telebistan, berriz, urriaren 25ean emango dute, ETB1en.

GAZTE FESTAK 2015
Mendi ibilaldia larunbatean

Sartu