Herria Bidelagun programa aurkeztuko du udalak datorren asteazkenean, hilaren 27an. 18:00etan izango da, Herri Antzokian.
Herrian bakardade egoerak detektatu eta esku-hartze bat martxan jartzeko sare publiko-komunitarioa da Herria Bidelagun programa. Udazkenean, Legorreta 2030 Plan Estrategikoa garatu zuen udalak, herritarren parte-hartzearekin, eta bertan antzeman zen bakardadea lantzeko beharra, zaintza lerroaren barnean. Programa hau aurrera eramateko, Legorretako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza bat lortu du, Europako Batasuneko Next Generation funtsen barruan, eta, hala, hitzarmen bat sinatu du Zabalduz gizarte ekimeneko kooperatibarekin; 16 hilabetez, kooperatibako hezitzaile Ianire Ugartek kudeatuko du programa, udaleko Gizarte Zerbitzuen koordinazioarekin.
Esan bezala, sare publiko-komunitarioa izango da, eta herritarrok osatuko duzue komunitate hori.
Beraz, gonbidatuta zaudete programa ezagutzera.
Eguna: apirilak 27
Ordua: 18:00
Tokia: Herri Antzokia
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/