Herriko festak antolatzeko bilera otsaila edo martxoa inguruan egin ohi da; eta, askotan, hilabete gutxiko tartea izanda, musika taldeak aukeratzeko eta lotzeko zailtasunak izan ditugu. Hori dela-eta, eta herriko talde baten ekimenez, festetan izango ditugun musika taldeak zehazten joateko lehenengo bilera burutuko da bihar, ostirala, udaletxeko batzar aretoan 18:30ean. Dagoeneko hainbat talderen aurrekontuak jaso ditugu eta horiek aztertzearekin batera, proposamen berriak luzatzeko aukera ere izango da. Beraz, herritar guztiei parte hartzeko deialdia luzatu nahi diegu eta, horrela, denon gustuko jaiak antolatu.
Animatu!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/