Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Herriko jaiak

gizonpikua

COVD-19aren ondoriozko egoera dela-eta, bertan behera geratu zen herriko jaien antolakuntza. Egoera berezi honetan egongo ez bagina, datorren astean, maiatzaren 20tik 24ra, herritarrok hain maiteak ditugun jaien tartea litzateke. Datak gerturatu ahala, eta, betiere, datorren astean izango dugun errealitatea kontuan hartuta (lehenengo fasean gaudela, alegia), udalak pentsatu du ondo legokeela jaiei keinu bat egitea. Herritarrek, dagoeneko, bota dituzte hainbat ideia.

Gauzak horrela, bihar, asteartea, maiatzaren 12an, bilera telematikoa egingo da 19:00etan. Bertan parte hartu nahi duten herritarrek honako helbide honetan sartu beharko dute: https://meet.jit.si/LegorretakoFestak. Sarbidea ordenagailuz eginez gero, gomendatzen da ohiko Internet nabigatzailea erabiltzea, eta, mugikorretik sartuz gero, aplikazioa deskargatzea: Jitsi meet.

Musika eskolako ikasleentzako oharra
Aurreneko faserako oharrak

Sartu