Menu

Herriko odol emaileei aitortza egin die elkarteak

bce9f033-c656-41a8-be3b-6687d794b1f3

Legorretako odol emaileen elkarteak aitortza publikoa egin die herriko odol emaile batzuei. Urtez urte egiten ditu emaileak aitortzeko eta esker ona adierazteko ekitaldiak, eta hala egin du aurten ere, ekitaldi xumea izanik ere.

Ostiralean izan zen ekitaldia, udaletxean, eta Odol Emaileen Elkarteko ordezkari Axun Goikoetxeak banatu zituen diplomak, Zelai Amenabarro alkatearekin batera. Guztira, bost herritarrek jaso zuten diploma, bai eta saski bat ere, herriko produktuekin:

- Ibon Olanok, 25 emanaldirengatik.

- Mirari Amundarainek, 25 emanaldirengatik.

- Ines Mujikak, 40 emanaldirengatik.

- Xabier Iraolak, 50 emanaldirengatik.

- Jose Luis Arnedok, 75 emanaldirengatik.

Goikoetxeak adierazi zuen COVID19aren pandemia honetan ere aurrera egin dutela, eta herritarrek primeran erantzun dutela deialdi guztietan. Hala ere, gaur egungo egoeran, hainbeste kutsatu egonik eta kutsatuta berrogeialdia igaro behar denez, emaile berriak behar direla adierazi zuen: "Berriro zabaldu behar dugu mezu hau: odol-transfusioa ziurtatuta egon dadin, denok sentitu behar dugu parte hartzeko erantzukizuna".

Otsailaren 15ean izango da odola emateko aukera Legorretan. Eman odola, eman bizia!

'Bizitza osasuntsua elikaduraren bidez' ikastaroa,...
San Silvestrerako erositako goxokiak banatuko dira...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu