Menu

Herriko puntu kritikoen mapa osatzeko bi saio urrian

PuntuKritikoa_20180921-065823_1

Legorretako Udaleko Berdintasun Sailak bultzatuta, herriko emakumeak seguru sentitzen ez diren tokiak identifikatu eta libre ibili ahal izateko proposamenak jaso nahi ditu udalak, toki horiek seguru bilakatzeko helburuz.

Hauexek izango dira helburu zehatzak:

- Beldurra, espazio publikoa, eraso sexistak, hirigintza eta generoaren inguruan sentsibilizatzea, hausnartzea eta formatzea.
- Emakumeek herriko ze toki, momentu edo ezaugarri seguru edo intseguru bezala bizitzen dituzten identifikatzea.
- Emakumeak herritik modu aske batean ibili ahal izateko prebentziorako proposamen orokorrak nahiz hirigintzari lotutako proposamen zehatzak zerrendatzea.
- Perfil ezberdinetako emakumeen inplikazioa bilatu eta bizipenak, kezkak edo ezinegonak konpartitzeko espazio seguru bat sortzea.
- Prozesuaren ondorioak eta proposamenak udal teknikariekin partekatu eta herritar orori azaltzea.

Horretarako, emakumeentzako bi saio antolatu dira:

Urriaren 2an, 18:00etatik 20:30etara, udaletxeko areto nagusian.
Urriaren 16an, 18:00etatik 20:30etara, udaletxeko areto nagusian.

Parte hartu nahi duzuenok eman izena gizarte @ legorreta.eus helbidean, 943-08 52 90 telefono zenbakian edo udaleko gizarte zerbitzuetan.

Zatoz iritzia ematera!

Ipuinaren Ordua izango da asteazkenean
Ostiralean aldatuko da Kale Nagusiko zirkulazioa

Sartu