Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Herritarrek egindako maskarilak, herritarrentzat

maskarillak-moztuta

Egun batetik bastera, hemeretzi laguneko taldea antolatu, eta ehun maskarila egin dituzte, nork bere etxean. Hemeretzi jostun legorretar, herritar gehiagori laguntzeko prest.

Herriko dendari, zaintzaile eta boluntarioen artean banatuko dira maskarila batzuk, baina eskaintza zabalik dago beharra duten herritarrentzat. Horregatik, beharra duenak farmazian eska dezake materiala.

Maskarilak egiteko tela Ordiziako Kilo dendak oparitu du, eta horiek egin eta gero Bilkoin elkartean desinfektatu dira, elkarteko kideen laguntzarekin.

Milesker, beraz, gure herriko jostunei, Kilo dendari eta Bilkoin elkarteari, erakutsi duzuen borondate paregabeagatik!

- Elkar zaindu eta babes dezagun -

Nola erabili eta berrerabili maskarila?

 

Oianguren bigarren hezkuntzako institutuak eta Tol...
#LegorretarrokSarean, herritarron etxeko egonaldi ...

Sartu