COVID-19 birusak Euskal Herria jo zuenetik, etxean sartuta gaude, eta egoera zail askoak bizi izatera eraman gaitu. Hala ere, garai zail hauetan ere, herritarrok zuen onena ematen ari zarete, eta auzoak, kaleak, etxe atariak alaitu nahian zabiltzate.
Eskertzeko eta zoriontzeko jarrera, bai horixe!
Ikusita herritarrok hainbeste ekintza sortu dituzuela, bilduma bat egin nahi dugu webgunean, herritar guztiok ikus-entzun ahal izateko, eta, hala, modu batera elkartuta egon gaitezen.
Hasiak gara bertsoak, bideoak, ipuinak... biltzen, baina zuen laguntza behar dugu.
Bidali legorretakoudala @ gmail.com helbidera egun hauetan egin dituzuen marrazkiak, atera dituzuen argazkiak, egin dituzuen bideoak... eta, pixkanaka, #LegorretarronSarea osatuz joango gara. Zuek sortutako hori bidaltzearekin batera egilearen izen-abizenak ere jarri, mesedez.
Gora pikuak!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/