Menu

Jardunaldiak gurasoentzat: 'Hezitzaileok eta generoa. Nola jokatzen dugu umeekin?'

tree-824429_960_720

Legorretako Udaleko Berdintasun saila Gipuzkoako Foru Aldundiko programa batean parte hartzen ari da, eta, oraingoan, guraso, aitona-amona, osaba-izeba eta zaintzaileentzako bi hitzaldi-saio antolatu ditu, horiek guztiak hezitzaile ere badiren heinean, berdintasun jokamoldeen inguruan gogoeta egiteko.

- Zer da generoa? Nork eta nola eraikitzen du? Zein da hezitzaileon rola?
- Nola hezten ditugu umeak? ‘Antzeko’ tratatzen ditugu neskak eta mutilak? Zergatik?
- Zeintzuk dira markatutako bideak eta nola jokatzen dugu bide horietatik ateratzen diren umeekin?
- Zeintzuk dira gure zalantzak, zailtasunak eta erronkak?
- Zein alderdi dira garrantzitsuak?

Galdera horiei guztiei erantzuten saiatuko da Amelia Barquin Mondragon unibertsitateko irakaslea, bi saioko jardunaldi batzuetan:  

Urriak 3, asteartea: 18:00-20:00, Herri Antzokian.
Urriak 17, asteartea: 18:00-20:00, Herri Antzokian.

Bi saioak euskaraz izango dira, eta aldibereko interpretazioa egongo da gaztelaniara.

Haur zaintzarako zerbitzua egongo da: 17:45etik 20:15era, Kultur Etxean.

Eman izena irailaren 29a baino lehen, Kultur Etxean edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.

Bi saioetara joatea gomendatzen da, elkarren segida direlako, baina batera joan ezin dena joan daiteke bestera.

Pentsio murrizketen aurkako kontzentrazioa
Ipuinaren Ordua asteazkenean, Irati eta Ekaitz Goi...

Sartu