Menu

Hezkidetza saioak hezkuntza ez-formaleko hezitzaileekin

hezkidetza

Legorretako Udalak berdintasuna bultzatzeko abiatua duen programaren barruan, hezkidetza saioen hirugarren atala jarriko da martxan bihar.

Orain arte, eskolako irakasleek eta guraso eta aitona-amonek jaso dituzte bina saio, umeak modu parekide batean hezteko bidean.

Oraingoan, hezkuntza ez-formaleko hezitzaileen txanda izango da; hau da, udako begiraleen, eskola kiroleko entrenatzaileen eta dantza irakasleen txanda.

Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleak emango dizkie saioak, bi egunetan; bihar izango da lehena, asteazkena, 19:00etatik 21:00etara, udaletxeko areto nagusian. Eta datorren asteazkenean izango da bigarrena, hilaren 23an, 19:00etatik 21:00etara, udaletxeko areto nagusian.

 

 

Hurrengo larunbatean, sagardo eguna eta erromeria
Elegunea taldeak deituta, Euskaraldia babesteko ar...

Sartu