Menu

Hiri Galduak eta Libe taldeen kontzertua ostiralean

Libe

Ostiralean izango da udaberriko egitarauko lehen kontzertua Herri Antzokian. Hiri Galduak eta Libe taldeek joko dute, 22:30etan hasita. Sarrerak bost euro balio du, eta aretoan bertan egongo dira salgai, kontzertua hasi aurretik.

Goierriko Hitza-k zozketagai jarri ditu bi sarrera bere harpidedunen artean: http://goierri.hitza.eus/2018/04/09/zozketa-legorretako-kontzerturako-sarrerak/

Gogoan izan bonoa erosiz gero lau kontzertu 15 euroan ikusteko aukera dagoela, eta langabe, ikasle eta jubilatuek bono hori bera 10 euroan eskura dezaketela.

Libe

Jakoba Errekondoren hitzaldia asteartean
Apirilaren 27ra arteko epea dago playbackerako ize...

Sartu