Menu

Ajoaingo hirigintza aldaketa aurkezteko saioa ostegunean

PLANOA_page-00011

Legorretako plangintzako Arau Subsidiarioen Ajoain eremua aldatzeko, herritarrentzako aurkezpen irekia egingo da datorren urriaren 7an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, udaletxean.

Saio honen xedea da talde idazleak aldaketaren beharra eta horren erantzuna azaltzea eta ingurumeneko zein hirigintzako dokumentuak aurkeztea, hau da, adieraztea zertarako balio duen eta zer helburu dituen aldaketa honek eta zeintzuk diren lurralde-antolamendu, ingurumenaren arloko eta legeria sektorialaren baldintzatzaile nagusiak.

Halaber, azalduko da, besteak beste, plangintza aldatzeko mugak, faseak eta herritarren partaidetza prozesua: parte hartzeko mekanismoak, bide nagusiak, informazio kanalak…

Saioa bukatu baino lehen, galdera-erantzunen txanda irekiko da, aldaketaren edukiari buruzko zalantzak argitzeko edo iruzkinak egiteko aukera egon dadin.

Herritarren esku daude Legorretako udaletxean eta www.legorreta.eus egoitza elektronikoan jardunaldian aurkeztuko eta azalduko diren dokumentu tekniko guztiak, horien laburpena eta herritarrentzako partaidetza programa barne.

 

'Satiro' antzezlana izango da ostiralean Herri Ant...
Urriko kultur-agenda, ekitaldiz betea

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu