Datorren asteazkenean, maiatzaren 4an, partaidetza saio irekia izango da Herri Antzokian, 18:00etan, Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorra osatzen segitzeko.
Otsailaz geroztik, talde eragilean zein saio irekietan lanean aritu dira zenbait herritar, eta lan horrekin segitzea da asmoa. Azken saioan, hirigintzarako egokiak diren lurren balorazioa egin genuen, lur horiek zertarako balia daitezkeen pentsatu genuen, eta, saion honetan, lur horiek antolatzeko aukerak aztertuko ditugu. Herritarrokin lan hau egiteko, Hiritik At taldearen laguntza izango dugu.
Saio honekin, amaitutzat emango ditugu fase honetako saioak.
Parte hartzeko, eman izena lotura honetan.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/