Menu

Hirigintza planaren aurkezpen irekia eta partaidetza saioa martxoaren 17an

logo-0_20220309-082430_1

Legorretako Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra garatzeko partaidetza prozesua abian da jada, eta dagoeneko talde eragilean aritu dira lanean zenbait herritar eta hautetsi. Saio horretan Plan Estrategikoak jasotakoa zein modutara erabil daitekeen atzematen hasi dira. Legorretako ingurunearen, mugikortasunaren eta hainbat arloren argiuneak eta hobetzekoak identifikatu dituzte, eta, horrela, etorkizunera begirako erronkak irudikatzen has gaitezke.

Gainera, hil hasieran beste saio bat egin zen herriko gaztetxoekin, herriaren gainean duten begirada ezagutzeko.

Prozesuarekin jarraitzeko, martxoaren 17an, osteguna, partaidetza saio zabala egingo da herrian, eta bertan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dugu, uste baitugu herritarren ekarpena oso interesgarria izan daitekeela.

Saio zabal horren helburua da Plan Orokorra zer den azaltzea, nolako tramitazioa izango duen eta zer-nolako prozedura abiatu den horren idazketarako. Ondoren, talde teknikoak talde eragilearekin batera egindako aurre-diagnostikoa aurkeztuko da, partaideek osa dezaten.

Prozesu hau aurrera eramateko orduan, Hiritik At-en laguntza izango dugu, saioak bideratu eta herritarrekin hausnarketa eta lanketa konpartitua egiteko.

Saio honetan parte hartu nahi duten herritarrek izena eman beharko dute ondorengo loturan, martxoaren 16a baino lehen. Zaintza zerbitzua egongo da, eta behar duenak izena ematean adierazi beharko du, bai eta itzulpen zerbitzua ere (euskaratik gaztelaniara). 

Mila esker guztioi!

kartela KOLORETAN EUS page 0001

kartela GIF

'Mujeres del siglo XX' pelikula 18:00etan
Martxoaren 8an, udalaren adierazpen instituzionala

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu