Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Lehiaketetako irabazleak: Irati Goikoetxea, Iker Zinkunegi eta Paki.

Legorretako-18-herritarra_20200525-175612_1

Pasa den astean, bi lehiaketa jarri ziren martxan. Legorretarren argazkiekin egindako ikusentzunezkoari dagokiona, bata; hor, bi saski zozketatuko dira. Alde batetik, abestiko ahots gehien asmatzen duenarentzat izango da saski bat, eta, lehiaketan parte hartu duen beste herritar batentzat, bigarrena. Abestian, hemezortzi legorretar agertzen dira abesten. Gehien asmatu dituen herritarra Iker Zinkunegi dugu; bere semeak eta berak hamabi asmatu dituzte, puntuetan berdinduta. Eta, partehartzaileen artean Irati Goikoetxeari egokitu zaio saskia. Lehiaketan, 52 pertsonek hartu dute parte.

Argazkian ikus ditzakezue zeintzu izan diren abesten agertu diren herritarrak. Bestalde, Play back lehiaketan lau ikusentzunezko aurkeztu dira; 262 bozka jaso dira eta Paki izan da irabazlea (%50,8ko bozkekin). Ondoren, Mara Arnedo eta bere familia (%27,9), Jenny Areda eta Aitor Castilla (%13,4) eta Luka eta Ekai Nieto (%8).

 Mila esker herritar guztiei parte hartzeagatik!! Eta erakutsi duzuen jokaera arduratsuarengatik!

Zabalik dago haur eskolan izena emateko epea
Sasietak martxan jarri du berriro ere arropa bilke...

Sartu