Menu

Hirugarren kartela izango da festetako egitarauaren azala

hiru-iloveimg-cropped

Herritar ugarik eman dute botoa festetako egitaraurako azala aukeratzeko, eta hirugarren kartelak lortu du boto gehien. Nerea Santos Aranburuk egina da, eta 165 boto lortu ditu.

Bigarren kartela Jenny Arevalok egin du, eta 97 boto jaso ditu.

Aurreneko kartela eta laugarrena, berriz, Aiora Murillo Lasarenak dira, eta boto kopuru bera lortu dute, 75 hain zuzen.

Parte hartzaile guztien artean, zozketa egin da, eta Aitor Pinillosi egokitu zaio gazta eder bat.

Zorionak denoi!

hiru

Apirilaren 19an Lizarrara joango dira Aldaieta elk...
18:45ean zabalduko dira ateak dantza emanaldirako,...

Sartu