2022ko Azintzio jaietako egitaraurako zortzi azal proposamen aurkeztu dira eta herritarren botoekin burutu da aukeraketa. Herritar ugarik eman dute botoa festetako egitaraurako azala aukeratzeko, bai presentzialki zein LegorretAPP aplikazioaren bitartez. Boto gehien hirugarren kartelak lortu du. Jenny Arevalok egina da, eta 74 boto lortu ditu.
Bigarren kartela, irabazlearengandik oso gertu geratu da; Aiora Murillok egin du, eta 72 boto jaso ditu.
Guztira, 383 botu jaso dira eta baliorik gabekoak 21 (nuloak) izan dira. Hauxe, sailkapena:
Jenny AREVALO (3. zk.) 74 botu
Aiora MURILLO LASA (8. zk.) 72 Botu
Nerea SANTOS ARANBURU (5. zk.) 58 botu
Héctor GUTIERREZ ABAD (7. zk.) 57 botu
Aiora MURILLO LASA (2. zk.) 35 botu
Aiora MURILLO LASA (6. zk.) 27 botu
Txente LASA SAINZ (1. zk.) 27 botu
Jenny AREVALO (4. zk.) 12 botu
Bestalde, zozketan parte hartu dutenen artean zozketa egin da, eta Lierni Iparragirre Lasari egokitu zaio gazta eder bat.
Zorionak denoi!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/