Menu

Hitzaldi inspiratzailea azaroaren 3an, plan estrategikoari lotuta

Kartela-inspirazio-saioa_page-00011

Legorreta 2030 Plan Estrategikoa garatzeko partaidetza prozesuak aurrera segitzen du. Urriaren 16an, larunbata, partaidetza saio zabala egin genuen Herri Antzokian. Bertaratutako herritarrekin ardazkako-mahaietan garatutako aurre-diagnostikoa osatu genuen, eta Legorretak datozen 8-10 urteetan izango dituen erronka nagusiak irudikatu genituen.

Prozesuarekin jarraitzeko, azaroaren 3an, asteazkena, inspirazio-saioa izango da Herri Antzokian, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Bertan parte hartzeko gonbidapena egin nahi genizueke.

Inspirazio-saio horretan arituko dira:

- Zahartzaroko zaintzaren inguruan, Xanti Ugarte, 3Z (Zahartzaroa Zainduz Zestoa).

- Etxebizitza komunitarioen inguruan, Amaia Junquera Landeta, Zeraingo alkatea.

- Energia/klima aldaketaren inguruan, Fermin Arruabarrena, Hernaniko energia berriztagarrien komunitatetik.

Saioa ahalik eta egokien antolatu ahal izateko, eskertuko genuke izena ematea:

- Lotura honetan: http://labur.eus/WljC5

- Udaletxean: 09:00-13:00

- Kultur etxean: 16:30-19:30

Zaintza edo itzulpen zerbitzua behar izanez gero, izena ematean adieraz dezakezue.

Zatozte!

Kartela inspirazio saioa page 0001

Azarorako kultur ekitaldiak, prest
Gipuzkoako bizikleta eskolen jardunaldia izango da...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu