Larunbat honetarako, inauteriak antolatu ditu Gazte Piku gazte asanbladak. 13:00ean, poteoa izango da herrian zehar. 13:30etan, buruhandiak aterako dira udaletxetik. Arratsaldean, berriz, desfile musikatua izango da herrian zehar, 18:30etan hasita. Eta kontzertuak izango dira gauean, gaztetxean, bi talde hauekin: Orbelak eta Kuraia Tributo.
Inauteri bezperan, hitzaldia izango da gaztetxean, 18:00etan. Elkanori bira izeneko hitzaldia eskainiko du Axier Lopez Argia-ko kazetariak. Eta pikoteoa izango da segidan, gaztetxean bertan.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/