Menu

Hona hemen martxoko egitarau morea

Martxo-morea-20181-001

Badator martxoaren 8a, eta, hori dela eta, egitarau morea prestatu du Berdintasun Taldeak.

Hasteko, autodefentsa tailerra izango da bihar, larunbata, 10:00etatik 14:00etara, udaletxeko areto nagusian. Emagin elkarteak emango du. Gaur zen izena emateko azken eguna, baina, inork oraindik ere nahiko balu, badago tokia.

Datorren ostegunean, hilaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta, aurten, greba deialdia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak, eta harekin bat egin du Legorretako Udalak, bai osoko bilkurak, eta bai langileek. Horregatik, kontzentrazioa izango da plazan, 11:00etan, eta egunean bertan beste bi deialdi garrantzitsu ere izango dira. Lehena, eskualdekoa: 12:00etan, elkarretaratzea izango da Ordiziako plazan —11:30etan Legorretako plazan bilduko gara elkarrekin joateko—. Bigarrena, berriz, herrialdekoa: 20:00etan, manifestazioa izango da Donostian, Bulebarretik abiatuta —19:00etan Legorretako plazan bilduko gara elkarrekin joateko—.

Hilaren 18an izango da egitarauko hurrengo ekitaldia. Arratsaldeko zazpietan, Ama, nora goaz dokumentala emango da Herri Antzokian —ordubete irauten du—. Gerra zibilean Gipuzkoatik kanporatu zituzten emakumeen istorioa da: 1937ko neguan, Gipuzkoako hamalau herritako 1.000 emakume kanporatu zituzten. Errepublikaren alde frontean borrokan ari ziren gizonen emazteak ziren, abertzaleak eta errepublikazaleak. Haien etxetik bota zituzten, eta seme-alabak besoetan norabide jakinik gabeko bidaia hasi zuten.

Eta, azkenik, ipuin kontaketa izango da hilaren 21ean, umeentzat, Ines Bengoarekin: Berdintasuna maite dugulako. Kultur Etxean izango da, arratsaldeko seietan.

Ekintza guztiak doakoak izango dira.

Martxo morea 20181 001

Arratsaldean salgai izango dira Irrintzi Alai dant...
Talo jana izango da larunbatean

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu