Menu

Hondakinak gaika biltzeko sismeta adosteko prozesuan, beste pauso bat

Azken osoko bilkuran, EH Bildu eta EAJ udal taldeek idatzi bat adostu eta onartu dute hondakinak gaika biltzeko sistema adosteko prozesuaren inguruan. Orain arte egindakoa berretsi, eta aurrerantzean eman beharreko pausoak zehaztu dituzte.

Hauxe da idatzia, hitzez hitz.

2015eko azaroan, Legorretako Udaleko bi alderdiek, EH Bilduk eta EAJk, bilera bat egin zuten herrian hondakinak gaika biltzeko sistema bat adosteko asmoz. Lehen bilera horretan, helburua izan zen ikustea ea oinarririk bazegoen halako prozesu bat martxan jartzeko. Hala, bi alderdiak bat etorri ziren beharrezkoa dela hondakinak gaika sailkatzea, ez dela aukerakoa; hain zuzen, herritar guztion betebeharra dela, denon konpromisoa. Hori ikusirik, prozesu bat martxan jartzea erabaki genuen.

Urtarrilean izan zen bigarren bilera. Bilera hartan, Sasietak eskualdean dituen sistema ezberdinak aztertzen aritu ginen, eta beharrezkoa ikusi genuen Sasietari txosten bat eskatzea jakiteko Legorretan egungo sistema aldatzeak zein emaitza eta gastu ekonomiko izango lituzkeen —konparazioa eginda Sasietako gainontzeko sistemekin—

Txosten horren zain egon gara bi hilabete pasatxo. Sasietak jakinarazia digu apiril bukaerarako izango dugula esku artean. Hala, hurrengo pausoa izango da txosten hori jasota prozesuarekin segitzea. Txostena jasotako aste berean egingo dugu lehen bilera.

Dauden aukerak aztertuta, Legorretarentzako sistema egokiena adostea izango da gure helburua. Hori lortuta, galdeketa egiteko galdera adostuko dugu, eta, hala, herriari galdetuko diogu uda ondoren.

Legorreta Ueman sartuko da maiatzean
Eskuratu festetako afari eta bazkarirako txartelak

Sartu