Menu

Hurrengo larunbatean, sagardo eguna eta erromeria

2018_SAGARDO-EGUNA_KARTELA2-001

Hurrengo larunbatean, maiatzaren 26an izango da sagardo eguna eta erromeria. Sagardo eguna bosgarren aldiz egingo da, eta erromeria, berriz, laugarren aldiz.

Aulia, Oiharte, Zabala, Begiristain, Irigoien, Eguzkitza, Oiarbide, Barkaiztegi, Isastegi eta Urdaira sagardotegiak etorriko dira euren sagardoa eskaintzera. Edalontziak hiru euroan salduko dira, eta pintxoak, berriz, euro batean. Sagardo onena zein iruditzen zaien bozkatu ahal izango dute dastatzaileek, eta Olaldeko gazta bat zozketatuko da parte hartzaileen artean.

18:00etan hasiko da festa, herriko plazan. Jarraian etorriko dira trikitilariak, erromeria girotzera. Era berean, bola jokoen erakustaldia ere izango da, bai eta parte hartzeko aukera ere.

Bilkoin, Aldapa Haundi eta Jotakea elkarteek antolatu dute sagardo eguna, eta erromeria, berriz, Irrintzi Alai dantza taldeak. Baserritar jantzita joatera gonbidatzen zaituzte Irrintzi Alai taldeak.

Ondo pasa!

2018 SAGARDO EGUNA KARTELA2 001

Udako udaleku irekietarako begiraleak kontratatzek...
Hezkidetza saioak hezkuntza ez-formaleko hezitzail...

Sartu