Menu

Ibilaldi neurtua, bazkaria eta ekintza gehiago jubilatuen astean

18-4-jubilatu-bazkaria

Aldaieta elkarteak jubilatuen astea antolatu du bere kideentzat. Asteartean, irailak 10, bingoan ibiliko dira 18:00etan, eta, 19:30etan, patata-tortilla dastaketa egingo dute. Ostiralean, berriz, hilaren 13an, VIII. ibilaldi neurtua egingo dute, 18:00etan hasita. Taldeka aterako dira, hiruzpalau pertsonako taldeetan, eta bi itzuli egingo dituzte, bost kilometro guztira. Bukatutakoan, txorizo dastaketa izango dute.

Igandea izango dute egun handia. 12:00etan, meza nagusia izango da, eta hamaiketakoa ondoren, elkarteek antolatuta. 14:00etan, sari banaketa egingo dute, eta, 14:15etan, eskaintza omenduei. Aurten, Santos Esnaola eta Benixa Goia izango dira omenduak. 14:30etan izango da bazkaria, frontoian. Bazkalondoan, berriz, dantzarako tartea izango da.

Ondo pasa!

'Napardeath' euskal filma ikusgai antzokian
Pilates, yoga eta dantza garaikiderako izen ematea...

Sartu