Menu

Igandean, 'Ama, nora goaz?' dokumentala Herri Antzokian

cartel-ama-nora-goaz

Martxo moreko egitarauarekin segituz, igande honetan, hilaren 18an, Ama, nora goaz dokumentala emitituko da Herri Antzokian, arratsaldeko zazpietan. Ordubete irauten du.

"Gerra Zibilean bada istorio bat 80 urtetan ezkutuan mantendu dena, isilpean.

Istorio honetako protagonistak ez dira Francoren kontra borroka egin zuten ohiko gudariak. Emakume anonimoak dira, eta agian horixe da haien istorioa ezezaguna izatearen arrazoia. Izan ere, nork ezagutzen du Gerra Zibilean Gipuzkoatik kanporatu zituzten emakumeen istorioa?

1937ko neguan Gipuzkoako hamalau herritako 1.000 emakume kanporatu zituzten. Errepublikaren alde frontean borrokan ari ziren gizonen emazteak ziren, abertzaleak eta errepublikazaleak. Etxetik bota zituzten, eta, seme-alabak besoetan, norabide jakinik gabeko bidaia hasi zuten".

Jakitea merezi duen istorio bat.

Eman botoa, eta aukeratu festetako egitaraurako az...
Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldia hilaren 2...

Sartu