Menu

Igandean izango da elkartasun azoka

ELKARTASUN-AZOKA-2018-material-bilketa-0011

Igande honetan, hilaren 15ean izango da aurtengo Elkartasun Azoka, Ongizate lantaldeak antolatuta. 11:00etan hasita, herriko elkarteek zein kanpokoek hartuko dute parte. Bertan bilduko den dirua Legorretatik Mundura gobernuz kanpoko erakundeak Hondurasen duen Sinergias proiektua bultzatzeko izango da.

Herritarrek aukera dute laguntzeko: batetik, azokan saltzen den materiala emateko: jostailuak, elektrogailuak, arropa, liburuak... (bihar izango da azken eguna). Bestetik, janari bilketa egingo da azokan bertan, eta hor ere nork bere alea jartzeko aukera izango du. Honako produktu hauek eraman daitezke: esnea, gailetak, azukrea, kontserbak, olioa, arroza, pasta, lekak, fardelak...

14:00etan amaituko da azoka.

 

 

Egitarau betea Eguberri hauetan ere
Gaztetxearen XV. urteurreneko ospakizunak asteburu...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu